BATAIOA

Bataioak hilero ospatzen ditugu. Horretarako, parrokia bakoitzak asteburu bat dauka esleituta.

Bataioa ospatu aurretik, familiari dei egingo diogu Pastoral Barrutiko gainerako familiekin elkartzeko.

Bataioa prestatzeko, parrokian elkartzea komeni da. Han emango dizuegu behar duzuen guztiaren berri.

LEHEN JAUNARTZEA

Lehen Jaunartzearen sakramentua katekesi prozesua amaitzean ospatzen da. Ospatzeko, parrokia bakoitzeko katekesi prozesuetan izena emanda egon behar da.

SENDOTZA

Sendotza jaso nahi baduzu, gure Pastoral Barrutian talde ezberdinak ditugu.

18 urte baino gutxiago badituzu, hurbildu zaitez Elaiak eta Izarberriko taldeetara.

18 urte baino gehiago badituzu, galdetu zure parrokian helduen sendotza-taldeei buruz.

EZKONTZA

Uribe Kosta Pastoral Barrutiaren parrokietakoren batean ezkontzeko asmotan bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan.

ADISKIDETZEA

Uribe Kosta Pastoral Barrutian modu berezian ospatzen dugu barkamenaren sakramentua Abendu aldian eta Garizuman.

Sakramentu hau jaso nahi baduzu, hurbil zaitez parrokiara. Onena mezetatik gertu dagoen ordutegian egitea da.

OLIADURA

Oliaduraren sakramentua jasotzeko, osasun pastoraltzarako taldearekin harremanetan jar zaitezke. Deitu 688 733 049 telefonora.

"Nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan"

(Joan 4, 14)

EGIN BAT GURE TALDEAREKIN

Uribe Kosta Pastoral Barrutiaren parrokietan zure laguntza izan nahi dugu. Gure misioa gauzatzen lagunduko diguten boluntarioak behar ditugu.

ESKERRIK ASKO!