Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

PASTORAL BARRUTIA
ZER DA PASTORAL BARRUTI BAT?
Pastoral Barruti batek toki bereko parrokia ezberdinak, komunitate erlijiosoak, sekularren elkarteak, mugimendu laikoak, ikastetxe erlijiosoak eta kristau elkarteak biltzen ditu, Ebanjelioa iragartzeko daukagun misioa indar eta ausardia handiagoz bultzatu eta batzeko asmoz.
Gure kasuan, URIBE KOSTA Pastoral Barrutia Armintza, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko zazpi parrokiek eta errealitate ezberdinek osatzen dute. Elkarrekin ibiltzen gara garai berri hauetan.
ZERGATIK?
Elizbarrutiko gure eliza orain dela urte batzuk konturatu zen ahaleginak batu eta gure egungo gizartearen beharrizanei erantzuna emateko hurbileko eliz errealitateen artean laguntza ematea komeni zela. Gure zeregina da Jesus iragartzea, eta horretarako elkartu eta elkarri lagundu behar diogu, indartsuagoak eta eraginkorragoak izateko.
PBren helburua ez da parrokia bakoitzaren nortasuna ezabatzea, baizik eta kide izatearen sentimendu zabalagoa sortzea eta denok senidetzea Jesusek nahi duen eliza batuan.
"Bai eder dela, bai gozo, senideak elkarturik bizitzea!"
(133. salmoa, 1)
Eliza aldatu egiten da gu aldatzen garenean, bihurtu egiten da gu bihurtzen garenean.
Hau da gure misioa gaur Espirituaren laguntzarekin.
Zeregin interesgarria da.
EGIN BAT GURE TALDEAREKIN
Uribe Kosta Pastoral Barrutiaren parrokietan zure laguntza izan nahi dugu. Gure misioa gauzatzen lagunduko diguten boluntarioak behar ditugu.